XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6 SEKZIOA

EZAUGARRIEN KUADROA

III motako industria-erabilerazko lurra: industria mugatua

1. Azalera: 31.022,9 m2 (%58,72)

2. Kalifikazio zehaztua:

Lurzati eraikigarria: 18.839, 34 m2 (%35,66)

Lurzati askea: 12.183,56 m2

3. Eraikigarritasuna: Gehienezko azalera eraikia: 36.622,05 m2 (0,6932).

4. Eraikitze eta erabilerazko baldintzak:

a) Lurzatiketa: antolaketaren ondoriozko lurzatien arteko bakoitza zatiezina da, hau dela eta ezin delarik zatiketarik egin.

b) Eraikin-mota: industri handia.

c) Eraikitze, ustiapen eta bolumenezko baldintzak:

- Solairuen kopurua: S + BS + 2S

- Altuera: 10 m.

- Lerrokapenak: askeak emaitzazko lurzatien barruan, ezarritako mugetarako tartea gorde egin behar delarik.

- Mugetarako tartea: Gune publikora ez da beharrezkoa, lurzatiaren lerroa etxaurreko lerroarekin bat izan daitekela.

Lurzatizko guneetako mugetara, 3 m. edo beraien altueraren erdia, handiagoa balitz.

- Parking tokiak: gune publikoan aurrikusten direnak (107) deskontaturik, eraikitako 100 m2 bakoitzeko toki 1eko estandarra betetzeko beharrezkoak direnak.

Industri-lurzatietarako sarbideak egiteratzeagatik kenduta gertatzen diren bide-sareari atxikitako tokiak berjarri egin beharko dira pribatizagarriak diren lurzatien barrukaldean.

Aurrikusten diren tokien %2a minusbaliadun erabiltzaileentzat izango da.

d) Erabiltzeko baldintzak:

- Sotoa: biltokia (3.a), garajea (21)(1).

- Beheko solairua: biltokia (3.a), industria (4.a), administraria (3.a eta 4.a), zaindariaren etxebizitza (2.a).

- Goiko solairuak: biltokia (3.a), industria (4.a), administraria (3.a eta 4.a), zaindariaren etxebizitza (2.a).

e) Kudeatzeko baldintzak:

- Eraikigarriak ez diren gune pribatuen hirigintza, jabeen kargura egingo da, eraikitzeko lanak baino lehenago edo aldi berean.

- Izaera publikoa duen gainerako hirigintzaren pareko kalitatezko irizpide batzuekin egiteratuko dira.

2 kapitulua

MERKATARITZAKO EKIPAMENDUA

21 artikulua.- Eraikitzeko baldintzak

Zametiz baserriaren dagoeneko eraikina oraingo parametroekin (lerrokapenak, orrazea, altuera) kontsolidatzen da.

22 artikulua.- Erabilera eta jabetzako baldintzak

Merkataritza erabilera funtsean, ostalaritzan diharduena, erabilera nagusi bezala kontsideratzen da.

Erabilera nagusiari lotuta dagoen etxebizitzako oraingo erabilera baimentzen da.

Kasu bietan, jabetza pribatua izango da.

3 kapitulua

GIZARTE-EKIPAMENDUA

23 artikulua.- Eraikitzeko baldintzak

Lurzatiaren gaineko 0,66 m2t/m2-ko (545 x 0,66 = 360 m2t) eraikigarritasun bat ezartzen da.